Hiribil
gunea
Euskararen alde diharduten eragileek eskuragarri duten Bilboko espazioa, biltzeko, sortzeko edota lan egiteko.
Zergatik eta zertarako
Nondik dator ideia?
Zenbat Gara kultur elkarteak, 1990eko hamarkadatik, euskaraz bizitzeko espazioak sortu ditu Bilbon —Kafe Antzokia, Gabriel Aresti euskaltegia, Algara konpartsa, Bilbo Hiria Irratia, besteak beste— eta euskara harremanen hizkuntza izatea sustatu du beti.
Bilbon, dena den, euskalgintza orokorraren erreferente izango den espazio baten falta somatu dugu, eta horrek herri ikuspegia duten eragileen lur hartzeko aukerak gutxitzen ditu. Euskal Herriko hiri handienean eta euskaldun gehien biltzen den eremuan, euskalgintzak lekua eta baliabideak behar ditu: hori da Hiribil Gunearen abiapuntua.
Zer izan nahi du espazioak?
Hiri zein nazio mailako proiekzioa izan nahi du, Euskal Herriaren osotasunean eragiteko gaitasunarekin. Bilboko euskalgintzaren mugimenduari garatzeko aukera eman nahi dio, eta, aldi berean, euskalgintza nazionalaren epizentroetako bat izan nahi du — erreferentziazko espazio bat.
Euskalgintzako eragileentzat lanerako, biltzeko zein eguneroko beharretarako espazio eroso eta eskuragarria eskaini nahi dugu.
Non kokatzen da?
Bilboren erdigunean kokatzen da, ikusgarritasun eta eragiteko gaitasun handiarekin. Erreferentziazko espazio politiko, kultural eta sozialetatik metro edo minutu gutxira dago: Done Bikendi kaleko 3.ean, Zenbat Gara elkartearen egoitza nagusiaren eta Kafe Antzokiaren pare-parean.
125 m²ko gune irekia
Bilboko egoitza partekatuak 125 m²ko espazio berritua eskaintzen du, irekia eta estrategikoa, hurrengo guneetan banatua:
Espazioen banaketa
Areto nagusia
Tailerrak, formazioak eta bilera handiak egiteko espazioa, egurrezko gradekin. Proiektorea eta pantaila handi bat daude erabilgarri.
Bilera gela txikia
Sarreran bertan dagoen bilera gela argitsua, bospasei lagunentzat.
Bilera gela handia
Bilera jendetsuagoetarako gela, mahai luze eta pantailarekin.
Bulegoa
Egunerokoan lan egiteko eta sortzeko espazioa.
Office-a
Kafea hartu, bazkaldu edo elkarrekin egoteko tokia.
Patioa
Auzoko patio komunitarioa, arnasa hartzeko.
Norentzat da, eta nola parte hartu
Euskalgintzan diharduten eragileentzat pentsatuta dago Hiribil Gunea. Hiru parte-hartze mota daude, bakoitza bere erabilera-maiztasun eta eskubideekin:
Bisitaria
Noizean behin
- ✓Bilguneak
- –Bulegoa
- –Arnasgunea
- –Azpiegitura esklusiboa
- –Helbideratzea eta lehentasunak
Doan
Bizikidea
Urtean 11-50 erabilera
- ✓Bilguneak
- ✓Bulegoa
- ✓Arnasgunea
- –Azpiegitura esklusiboa
- –Helbideratzea eta lehentasunak
1.000 € /urtean
Etxekoa
Erabilera iraunkorra
- ✓Bilguneak
- ✓Bulegoa
- ✓Arnasgunea
- ✓Lan-mahai esklusiboa, giltza propioa, kutxatila, metategia, inprimagailua eta materiala
- ✓Helbideratzea, lehentasunezko erreserba eta gobernantzan parte-hartzea
2.250 € /urtean
Prezio horien bidez espazioaren mantentze eta material gastuak kubritzea da asmoa, era berean eragile guztientzat eskuragarriak diren tarifak eskainiz.
Bilboko erdigunean
Done Bikendi kalea 3, behea48001 Bilbo
Erreferentziazko espazio politiko, kultural eta sozialetatik metro edo minutu gutxira gaude: Zenbat Gara elkartearen egoitza nagusiaren eta Kafe Antzokiaren pare-parean, Abando auzoan.
Ikusi Google Maps-enParte hartu nahi?
Bisitari gisa ere erreserba dezakezu bilera-gela bat doan. Erreserbak atalean ikusiko duzu zein gela eta ordu dauden libre.